XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
12. PAISAIA DESBERDINAK, IHARDUERA DESBERDINAK MERKATARITZAEz ditugu gure inguruko gauzak edo lur-emaitzak bakarrik kontsumitzen.
Eskualde bakoitzak ez du bizitzeko behar diren gauza guztiak sortzen, horregatik produktu batzuk kanpotik ekartzen ditugu (
Trukaketa garrantzi handiko iharduera da eta horretan hirugarren sektoreko pertsona batzuk aritzen dira.
Aintzinean produktuak trukatzen ziren; produktu hau beste produktu horregatik trukatzen zen (zuek ere kromoak aldatzen dituzuenean trukea egiten ari zarete).
Gaur egun erosteko eta saltzeko dirua erabiltzen da.
Merkataritza hiru norabide nagusitan egiten da: a) Baserriek eta nekazari barrutiek, ezin besteko diren elikadura produktuez, hornitzen dute hiria.
b) Industri barrutiek, baserri lanetarako beharrezkoak diren lanabes eta materialez, hornitzen dituzte nekazari barrutiak.
d) Denda espezializatuak hiritan daude eta herritako jendeak denda horietako produktuak behar dituenean hiritara jo behar izaten du.
Produktuen sal-erosketak herrien artean ere egiten dira.
Herrien arteko sal-erosketa horri
Merkataritza espezializatua da, kantitate handitakoa.
Espainiak automobilak, makinak eta fruituak esportatzen ditu nagusiki.
Eta petrolioa eta berak fabrikatzen ez duen beste makinaria moeta bat inportatzen du.
Espainiarekin harremanetan dauden herriak Europako Merkatu Batukoak dira (Inglaterra, Frantzia, Alemania).
Horiez gain Estatu Batuekin ere baditu harremanak.